XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horregatik bere tituloa: Jauregi hotzean; hauxe da andra gaztea aurkitzen dan espazioa.

Bere maitea lapurtu deutsan heriotzagaitik andere gaztea gaztelu hotzean negarrez, bakarrik, baltzez jantzita.

Gaia barriro maitetasun heriotz borroka dogu.

Egitura aldetik Miranderen olerkirik arkitektonikoena dogu hau.

Bere izakera arkitektoniko honek aitonen-alhabari dagokion magestuositatea, handitasuna lortzen dau.

Neskatxak olerkian 1. egoera 1. pertsonak orainean daukan neskatxen guraria da.

Gurari hau gero eta indar gehiagoz azaltzen jaku lehenengo hiru ahapaldietan.

Gero, oraineko egoera hau apurtzen daben gertaera iraganeko ametsa da.

1. pertsonak desiatzen dabezan neskatxak dira protagonistak.

Neskatxak ahizta gazte bi dira ametsean eta ahizta honeek eta 1. pertsonaren arteko kontrajarpena geroago eta indar gehiagoaz agertzen jaku:
4. ahapaldian: Ahizta gazteek dantzan: Eurek zoriontsu 1. pertsonaren desioa indartsuagoa egiteko eran
5. ahapaldian: Euren beso luze-luzeek (ziraun poema samina) dira 1. pertsonagazko hartuemonak
6. ahapaldian:bulhar zuriak ikhara
7. ahapaldian: Iztar guriak ihesi
8. ahapaldian: ; Urrezpondan biak zeuden elkharri laztanka; sortu orduko urtzen zan ene gogorapen oro.

Ostera ere Ilhun nabarrez en agertzen jakun kontrajarpena: mutila neskatxak.

Soluzio dramatikoa (azkeneko ahapaldi biak): iragan hori inoiz izan ete danaren zalantza eta ezin mina doinu oso patetikoz azalduta.

Ezin mina bere sakontasunean azaldu gureak azkeneko ahapaldia besteak baino luzeagoa egiten dau; besteak baino nehurtitz bat gehiago dauka: .